2010 - 8 - 13

Txosnen balorazioa

2010/08/13
Aurten ere jaiak baloratzerakoan mezu autokonplazienteak jaso ditugu. “La ciudad de la alegria” omen da Gasteiz jaietan. Gure alkateak ez du pelikula ikusi. Jai partehartzaileak izan omen dira. Partehartzea eta asistentzia ez direla gauza bera esan behar dugu. Dena erabakita eta eginda ematen denean bultzatzen den gauza bakarra asistentzia da. Eredu hau bultzatzeari lotuta dago [...]


2010/08/13

Aurten ere jaiak baloratzerakoan mezu autokonplazienteak jaso ditugu. “La ciudad de la alegria” omen da Gasteiz jaietan. Gure alkateak ez du pelikula ikusi. Jai partehartzaileak izan omen dira. Partehartzea eta asistentzia ez direla gauza bera esan behar dugu. Dena erabakita eta eginda ematen denean bultzatzen den gauza bakarra asistentzia da. Eredu hau bultzatzeari lotuta dago jaiek bizi duten moteltzea.


Jai herrikoi eta partehartzaileak izango badira, gauzak proposatu, eztabaidatu, erabaki, antolatu eta disfrutatu behar dira. Bestela, zertan dira partehartzaileak?

Txosnok horretan dihardugu gure eskuetan dauden tresna apalekin. Oztopoak, oztopo: jaien erdigunetik aparte eta aurrekontu barregarri eta desorekatuekin, benetako partehartzearen bidez gune arrakastatsua eraiki dugu aurten ere.

Txosnagunetik adin guztietako lagunak igaro dira. Egunero bataz beste 3000 afaritik gora eman dira. Betagarri bezalako kontzertuetan gunea beteta ikusi dugu. Herri eragileek antolaturiko bazkari herrikoietan 500 lagunetik gora partehartu dute eta entxosnazio egunaren planteamendua sendo dago. Istilurik gabeko jaiak bizi izan ditugu txosnagunean, goizetako poliziaren bisita eta identifikazioak izan ezik.

Urtero bezala, eskertu nahi dugu jaietan txosnagunea izatea ahalbidetzen duen pertsona guztiek urte osoan zehar egiten duten interes gabeko lana. Batukada, “Le Clip”, herri bazkariko sukaldariak, edota azoka ekologikoan parte hartu zuten ekoizleak ere zoriondu nahi ditugu. Eta jakina, txosnek eskaintzen duten eredu alternatiboa txanda bat eginez edo pote bat hartuz posible egiten duten guztiak.

Urte bat dugu aurretik daramagun bide honetan sakontzeko. Lehengo eta behin udalari berriro ere jai batzorde herrikoia osatzeko eskatzen diogu. Bigarrenik, Blusa eta Nesken batzordearekin hasitako lanarekin jarraituko dugu. Eta oro har Gasteizko gizarteari, jaiak benetan denonak izan daitezen, gurekin aldarrikatzera deitzen diogu.

Gasteizko Txosne Batzordea

Idatzi iruzkin bat