2011 - 3 - 8

Gasteizko Herri Programa 2011ren osaketan, gasteiztarrek beraien proposamenak egiten jarraitzen dute

2011/03/08
Orain bi hilabete, Herri Programa osatzeko, Gasteizko Ezker Abertzaleak  inkestetan oinarritutako prozedura parte hartzailea abiatu egin zuen. Inkesta horiekin gasteiztarrek bere hiria eta honen kudeaketaz dauzkaten iritzi eta proposamenak jaso nahi zituzten, eta horretarako bide ezberdinak jorratzen aritu dira.
Kanpaina hasieran 70.000 aldizkari eta inkesta buzoneatu ziren eta hauek jasotzeko www.herriprograma2011.net web orrialdea eta Gasteizko 68 [...]

2011/03/08

Orain bi hilabete, Herri Programa osatzeko, Gasteizko Ezker Abertzaleak  inkestetan oinarritutako prozedura parte hartzailea abiatu egin zuen. Inkesta horiekin gasteiztarrek bere hiria eta honen kudeaketaz dauzkaten iritzi eta proposamenak jaso nahi zituzten, eta horretarako bide ezberdinak jorratzen aritu dira.

Kanpaina hasieran 70.000 aldizkari eta inkesta buzoneatu ziren eta hauek jasotzeko www.herriprograma2011.net web orrialdea eta Gasteizko 68 posta kutxa ireki zituzten. Kalean ere postuak jarri izan dira norberak inkesta edo bere aportazioak bidera dezan.

Aurreko larunbat goizean adibidez, nahiz eta inauteriak izan, lau gune jarri egin ziren Gasteizen: Europa, Foru Aldundiaren aurrean, Aiztogile kalean eta El Corte Ingles aurrean, eta jendearen parte hartzea bikaina izan zen.

Beraz, badakizu, Gasteizko Herri Programaren osaketan parte hartu nahi baduzu, zure aportazioak hurrengo bideetatik helarazi ahal dituzu:

* www.herriprograma2011.net web orrialdean inkesta betez.

* 68 posta kutxa 01080 Gasteiz (Araba) helbidera  zure gutuna bidaltzen.

Idatzi iruzkin bat