2011 - 6 - 14
Marotoren lan taldea
2011/06/14
Javier Marotoren Gobernuak Gasteizko Udalaren antolakuntza egitura berria onetsi du: guztira 12 sail izango ditu, hainbat alor batu eta horien kudeaketa aldatu ostean.
Ekainaren 13tik aurrera Javier Marotok gidatuko duen taldea hauek osatuko dute: batetik, sailetako zinegotziek eta bestetik, bi koordinatzaile nagusik, Rafa Laza (Alkatetza) eta Iñigo Bilbao (Proiektu Estrategikoak). Berdintasun Zerbitzua Alkatetza Sailaren barruan sartuko da. Idoia Garmendia, Fernando Aranguiz eta Miguel Garnica izango dira [...]
2011/06/14
Javier Marotoren Gobernuak Gasteizko Udalaren antolakuntza egitura berria onetsi du: guztira 12 sail izango ditu, hainbat alor batu eta horien kudeaketa aldatu ostean.
Ekainaren 13tik aurrera Javier Marotok gidatuko duen taldea hauek osatuko dute: batetik, sailetako zinegotziek eta bestetik, bi koordinatzaile nagusik, Rafa Laza (Alkatetza) eta Iñigo Bilbao (Proiektu Estrategikoak). Berdintasun Zerbitzua Alkatetza Sailaren barruan sartuko da. Idoia Garmendia, Fernando Aranguiz eta Miguel Garnica izango dira korporazio berriko hiru alkateordeak. Idoia Garmendiak Ingurumen eta Espazio Publikoaren Saila gidatuko du, eta Gobernuaren bozeramailearen lana ere beteko du; haren menpe egongo da Luis Orive, Ingurumeneko eta Green Capital 2012ko koordinatzaile nagusi gisa. Sail horren barruan -organigramako handienetako bat- zerbitzu hauek sartuko dira: Espazio Publikoa eta Natur Ingurunea -berria-, Espazio Publikorako Estrategiak eta Proiektuak, Hiri Paisaia, Nekazaritza Guneetako Plangintza eta Kudeaketa, Ingurumen Osasuna, eta Hondakinen Kudeaketa, besteak beste.
Fernando Aranguizek Ekonomia Sustapeneko Saila hartuko du eta Miguel Garnicak, Hirigintza Saila. Manu Uriarte arduratuko da Ogasun eta Funtzio Publikoaren Sailaz; Euskara Zerbitzua horren barruan sartuko da orain. Leticia Comerón Informazioaren Teknologien Sailaren buru izango da, eta Ainhoa Domaica Gizarte Gaien eta Adinekoen Sailaren buru; azken horren barruan geratuko dira Garapenean Laguntzeko Zerbitzua eta Errolda Atala. Alfredo Iturrichak, berriz, Kirol eta Herritar Zerbitzuen Sailaren ardura hartuko du, eta Marian Castellanosek, Herritarren Segurtasunaren Sailarena,Trafiko Atala barne. Azkenik, Udal Eraikinetako Mantentze Saila eta Ikuskaritza eta Kontu-hartzailetza Nagusia orain bezala geratuko dira, egiturak eta zerbitzu berekin. Encina Serrano, bestalde, Kultur Plangintza eta Programazio Zerbitzuaren Gobernu kontseilaria izango da, zinegotzi hautatua izan ez arren.
